Ekonomia -

LANGILE PUBLIKOAK

Langile publikoen soldata igoera onartu du Espainiako Gobernuak, sindikatu abertzaleen kritiken artean

ELAk eta LABek salatu dute gaur onartuko den soldata igoera "inposatutako" neurri bat dela, eta Hego Euskal Herriko langileentzat "erosahalmenaren galeran sakontzea" besterik ez duela eragingo.

Eusko Jaurlaritzaren atarian langileek egindako protesta baten artxiboko irudia.
Eusko Jaurlaritzaren atarian langileek egindako protesta baten artxiboko irudia.
Eusko Jaurlaritzaren atarian langileek egindako protesta baten artxiboko irudia.

AGENCIAS | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile publikoen soldata 2024an % 2 igotzea onartu du Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak, goizean egin duen saioan. Igoerak urtarrilaren 1etik atzeraeragineko ondorioa izango du, eta litekeena % 0,5eko gehigarri bat ere aplikatzea (Espainiako Barne Produktu Gordinaren bilakaeraren araberakoa).  CCOO eta UGT sindikatuekin adostu zuen Pedro Sanchezen Exekutiboak neurri hau 2022an.

Sindikatu abertzaleen iritzian, baina, "inposizio" baten aurrean gaude. ELAk ohartarazi du proposamen horrek "hirugarren urtez jarraian erosahalmena galtzea" ekarriko duela. "Euskal Herriko erakunde eta alderdi politikoek proposamen hori onartzen badute, erosahalmenaren galera hiru urtetan % 6tik gorakoa izango da", esan du.

Ildo beretik mintzatu da LAB ere. "Madrilgo Gobernuak CCOO eta UGT sindikatuekin 2022an onartu zuen hiru urterako soldata igoera ez da nahikoa, inondik inora ere, eta baldintzatuta dago. KPIren azpiko igoerak adostu dira, eta oraingo igoerarekin ere erosahalmena galtzen jarraitzen dute langileek. Aurtengo gehienezko igoera %2,5era mugatuko da, eta EAEko eta Nafarroa Garaiko KPIak %3,1 eta 2,9koak izan dira hurrenez hurren", dio LAB sindikatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza ELA LAB Funtzionarioak Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Espainian Soldatak