Ekonomia -

Turismoa Euskadin

Euskadiko hotelen salneurria % 14 hazi da maiatzean eta Estatuko batez bestekoaren (% 8,1) gainetik kokatu da

Nafarroan igoera askoz apalagoa izan da. 2023ko hilabete berarekin alderatuta, % 2,8 egin du gora, eta Estatuko batez bestekoaren azpitik geratu da (% 8,1), igoera txikiena izan duen erkidegoa izanik.

Turistak Bilboko kaleetan. EFEren artxiboko irudia
Turistak Bilboko kaleetan. EFEren artxiboko irudia
Turistak Bilboko kaleetan. EFEren artxiboko irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko hotelen prezioa % 14 igo da maiatzean, Estatuko batez bestekoaren oso gainetik (% 8,1ekoa izan da). Nafarroan, berriz, igoera askoz apalagoa izan da, % 2,8koa, hain justu, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) argitaratutako datuen arabera. Horrela, Foru Erkidegoa Estatuko batez bestekoaren azpitik kokatu da, igoera txikiena izan duen erkidegoa bihurtuz.

Euskal Autonomia Erkidegoan eguneko batez besteko tarifa 122.84 eurokoa izan da maiatzean, hau da, urte arteko % 14,3ko igoera izan du. Oro har, prezioak % 13,97 igo dira aurreko urtearekin alderatuta.

Estatu espainiarrari dagokionez, hotelen prezioek % 8,1 egin dute gora maiatzean, inflazioaren oso gainetik, apirilean nolabaiteko motelaldia izan eta gero, % 4ko igoerarekin.

INEk astelehen honetan argitaratutako datuen arabera, oro har, hotelen prezioek gorakada oso nabarmena izan dute 2021eko ekainaz geroztik, hau da, pandemiaren ondotik.

Euskadiko hoteletako gaualdiak % 7,12 egin dute gora eta % 7,7 Nafarroan

Euskadiko hoteletako okupazioak, berriz, % 7,12 egin du gora maiatzean, 2023ko hil berarekin alderatuta. Aipatzekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan egonaldiak egin dituztenen % 45 espainiar Estatutik etorritakoak izan zirela, guztira 301.555 pertsona, eta % 54,69, berriz, 364.041 pertsona, atzerritik etorritakoa izan zirela.

Nafarroan gaualdiek 2023ko maiatzarekin alderatuta % 7,7 egin dute gora. 191.899 pertsonak egin dituzte egonaldiak Foru Erkidegoko ostatuetan.

2024ko lehen bost hilabeteetan gaueko egonaldien kopurua % 1,9 hasi da aurreko urteko aldi beraren aldean, Nastat-Nafarroako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera.

Espainiar Estatutik etorritako turistak % 63,4 izan dira, eta turista nafarrak, berriz, % 10,4. Bidaiari gehienak Madrilgoak, Kataluniakoak eta Euskadikoak izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Turismoa Euskadi Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Ostatuak