Ekonomia -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Interinoei buruzko epaia, Frantziako alderdien aliantzak eta G7 goi-bilera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, Gasteizko Lakua auzoan. Artxiboko argazkia: Irekia
Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, Gasteizko Lakua auzoan
Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, Gasteizko Lakua auzoan. Artxiboko argazkia: Irekia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko ekainaren 14an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Interinoei buruzko epaia: Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak berriro ebatzi du urteetan aldi baterako kontratuak kateatu dituzten bitarteko langile publikoek (interinoak) plaza mugagabea izateko eskubidea dutela. EBko auzitegiak beste behin salatu du Espainiako legeriak ez dituela Administrazio Publikoak aldi baterako kontratazioarekin egindako abusuak zigortzeko behar bezalako neurriak ematen, eta konponbide gisa, kaltetuak izan diren langileei kontratu mugagabea egitea proposatu du. Sindikatuek (Interinok Taldea, LAB eta ELA) aho batez esan dute norabide onean doan erabakia izanagatik, pauso gehiago behar direla.

- Frantziako alderdien aliantzak: Frantziako ezkerreko alderdiek "Fronte Popular berri bat" osatzeko akordioa itxi dute, eskuin muturraren gorakadari aurre egiteko eta hurrengo hauteskundeetan, ekainaren 30ean eta uztailaren 7an, makronismoari lekua kentzeko.

- G7 goi-bilera: G7 taldea Apulian, Italia hegoaldean, egiten ari diren goi-bileran, Ukrainari 46.000-50.000 milioi euro inguruko mailegua ematea adostu dute, hein handi batean Europar Batasunean (EB) izoztuta dauden Errusiako banku zentralaren aktiboek sortutako interesekin finantzatuko dena. Goi-bilerak gaur jarraituko du, eta adimen artifiziala eta migrazioa izango dituzte, besteak beste, hizpide.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Ameriketako Estatu Batuak bideoak Eusko Langileen Alkartasuna LAB albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Lana azken orduko albisteak Funtzionarioak Erresuma Batua argazkiak Espainia Alemania bideoak Frantzia Alderdi politikoak berriak Japonia albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Italiako berriak Hauteskundeak Frantzia Sindikatuen azken ordukoa Kanada azken ordukoa G7 goi-bilera Macronen Gobernua