Ekonomia -

Lan-istripua

Langile bat larri zauritu da Tuteran pizzeria bateko labeak eztanda eginda

24 urteko emakume bat da zauritutakoa, eta erredura larriak egin ditu aurpegian, bularraldean eta besoetan. Zaragozako Miguel Servet ospitalera eraman dute, erredura handien unitatera.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat larri zauritu zen atzo Tuteran (Nafarroa), lanean ari zen pizzeriako labeak eztanda eginda

Lan-istripua 19:20 aldera jazo zen, SOS Nafarroa 112 larrialdi zerbitzuak ohar bidez jakinarazi duenez. 

Abisua jasotakoan, Tuterako parkeko suhiltzaileak, anbulantzia medikalizatu bat, Udaltzaingoaren eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu ziren. Azken horrek hartu du bere gain ezbeharraren nondik norakoak ikertzeko ardura. 

Langilea, 24 urteko emakumea, Tuterako Reina Sofia ospitalera eraman zuten aurrena, baina horren zaurien larritasunaz jabetuta, Zaragozako Miguel Servet ospitalera eraman zuten. Erredura larriak ditu aurpegian, bularraldean eta besoetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroa Tutera Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa Suhiltzaileak