Ekonomia -

Bizkaia

Goi-tentsioko linearen ibilbidea aldatzeko eskatu diote Meatzaldeako eta Enkarterriko ordezkariek Solariari

Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak "gogoeta" egitea eskatu du, "Araban kokatuta dagoen zentral batek energia husteko zergatik egin behar dituen ia 100 kilometro hausnartzeko".

Solaria Eguzki Sorkuntza enpresaren goi-tentsioko linearen ibilbidea. Irudia: EITB
Solaria Eguzki Sorkuntza enpresaren goi-tentsioko linearen ibilbidea. Irudia: EITB
Solaria Eguzki Sorkuntza enpresaren goi-tentsioko linearen ibilbidea. Irudia: EITB

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJko Meatzaldeako eta Enkarterriko ordezkariek Araban ekoitzitako energia husteko ibilbidea birplanteatzeko eskatu diote gaur Solaria enpresari. Goi-tentsioko linea horrek udalerri eta herri horiek zeharkatuko ditu, baina "ez dute energia garbi horren onurarik jasoo".

Gallartako Kontxa meategiko zabalgunea aukeratu dute gaur goizean Iñaki Urrutia (Abanto-Zierbena), Eugenio Mendikote (Zierbena), Saulo Nebreda (Ortuella), Juan Andres Iragorri (Gueñes), Rakel Larruskain (Galdames) eta Angela Egia (Godexola) EAJko alkateek, eta Ainhoa Santisteban Trapagarango jeltzaleen zerrendaburuak, "diseinu eta onura aldetik arrotza zaien" proiektu batekin haserre daudela adierazteko.

"Zaila da ulertzen eta defendatzen, orain dakigunagatik behintzat, inolako onurarik ez dakarren proiektu bat, ez udalerrientzat, ezta bertan bizi diren pertsonentzat ere", adierazi du Iñaki Urrutia Abanto-Zierbenako alkate jeltzaleak.

Proiektua hasierako fasean dagoela eta "etorkizunean bertan behera gera daitekeela" esan duen arren, bere betebeharra herrietan izango dituen eraginak "ahalik eta txikienak" izatea dela erantsi du.

EAJko Meatzaldeako eta Enkarterriko ordezkariak. Irudia: EITB

Era berean, Arantza Atutxa Bizkaiko Foru Aldundiko Natura Ingurune eta Nekazaritza diputatuak azaldu duenez, Aldundiak oraindik ez du proiektuak Bizkaian izango duen eraginari buruzko txostenik, eta, beraz, ez du horri buruzko baloraziorik egin nahi izan. Hala ere, "Araban dagoen zentral batek energia husteko ia 100 kilometro zergatik egin behar dituen hausnartzeko" eskatu du.

Foru Gobernuaren Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Atutxak esan du "energia berriztagarrien zentral batek ahalik eta energia hurbilena izan beharko lukeela". Horrela, "mota honetako edozein azpiegiturak izan ditzakeen zentzu hori apur bat galtzen du, kilometro asko egiten dituelako".

Arantza Atutxa Bizkaiko Foru Aldundiko Natura Ingurune eta Nekazaritza diputatua. Irudia: Bizkaiko Foru Aldundia

Bestalde, Solaria Eguzki Sorkuntza enpresa prest agertu da goi-tentsioko lineak zeharkatzen dituen udalerrietan ahalik eta eragin txikiena izango duten irtenbideak aurkitzeko, teknikoki bideragarriak baldi badira.

Ohar batean, konpainiak zehaztu du Solariaren Arabako proiektuetako goi-tentsioko linea "teknikoki bideragarria den konexio-aukera bakarra" dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bizkaia Araba Ekonomia Eguneko albisteak Trapagaran Ortuella Albisteak Abanto Zierbena Gueñes Elektrizitatea Energia berriztagarriak Bizkaiko Foru Aldundia Energia Enkarterri