Ekonomia -

Azpiegiturak

Gipuzkoan 26,4 milioi inbertituko dituzte zubiak eta biaduktuak indartzeko eta birgaitzeko

Obren artean, nabarmentzekoak dira Donostiako Loiola auzoko GI-20 errepideko biaduktuen ekialdeko muturra, N-I errepideko zenbait azpiegitura eta Mendaro, Lasarte-Oria, Andoain eta Azpeitian sartzeko azpiegiturak.

Loiolako erriberak. Argazkia: EITB Media
Loiolako erriberak
Loiolako erriberak. Argazkia: EITB Media

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreikusi duenez, legegintzaldi honetan (2023-2027) 26,4 milioi euro inguru inbertituko ditu lurraldeko bide-sareko zubiak eta biaduktuak indartzeko eta birgaitzeko lanetan.

Obren artean, nabarmentzekoak dira Donostiako Loiola auzoko GI-20 errepideko biaduktuen ekialdeko muturra, N-I errepideko zenbait azpiegitura eta Mendaro, Lasarte-Oria, Andoain eta Azpeitian sartzeko azpiegiturak.

Aurreikuspen horiek Foru Gobernuak oraingo agintaldirako prestatu duen eta Maria Ubarretxena Gipuzkoako Bide Azpiegituretako diputatuak astelehen honetan emandako prentsaurrekoan aurkeztu duen esku-hartze plangintzan islatzen dira.

Ubarretxenak azpimarratu duenez, Gipuzkoan 1.300 pasabide inguru daude, eta horien artean 70eko hamarkadan eraikitako egiturak dituzten zubiak eta biaduktuak daude. "Erabat zaharkituta geratu dira", adierazi du.

Nabarmendu duenez, azpiegiturek dituzten urteei "erabilerak eta korrosioak edo trafikoaren okpurua eta pisua handitzeak eragindako narriadura" gehitu behar zaie, N-I errepidearen kasuan bezala, "bere zabalera osoan", Gipuzkoako bide-sareko zubirik zaharrenak baitaude bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia