Ekonomia -

Ministroen Kontseilua

Langabezia-subsidioaren erreforma onartu du Espainiako Gobernuak

Kotizaziopeko langabezia-prestazioa bateragarria izango da soldata batekin, eta sorospena 480 eurotik 570 eurora igaroko da lehen sei hilabeteetan. Exekutiboak CCOO eta UGT sindikatuekin adostu zuen neurria, patronalaren babesik gabe.

Sinadura osteko unea. Argazkia: EFE.
Sinadura osteko unea
Sinadura osteko unea. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan Ministerioak eta CCOO eta UGT sindikatuek joan den maiatzaren 8an sinatutako langabeziagatiko subsidioaren erreforma onartu du gaur, asteartearekin, Espainiako Gobernuaren Ministro Kontseilauk. Horrekin Espainiak Europako funtsen laugarren ordainketari lotutako baldintzetako bat betetzen du, Pedro Sanchezen Gobernuak baieztatu duenez.

Langabeziagatiko babes asistentzialaren sistema erreformatzeko akordioa sinatu dute Diazek, CCOOk eta UGTk
Langabeziagatiko babes asistentzialaren sistema erreformatzeko akordioa sinatu dute Diazek, CCOOk eta UGTk
Langabeziagatiko babes asistentzialaren sistema erreformatzeko akordioa sinatu dute Diazek, CCOOk eta UGTk

0:26

Langabezia-subsidioaren erreformak laguntza horren zenbatekoa tarteka handitzea aurreikusten du, gaur egun hilean 480 eurokoa baita; onuradunen taldea handitzen du, eta, besteak beste, langabezia-sorospena eta -prestazioa soldata batekin bateragarri egiten du.

Erreforma aurtengo azaroan sartuko da indarrean, oro har, eta Kongresuak urtarrilean PPren, Voxen eta Podemosen botoekin atzera bota zuenarekin alderatuta, berrikuntza batzuk izango ditu, hala nola langabeziagatiko laguntzen eta lanpostu baten arteko bateragarritasunari buruzkoak. 

Sorospenaren kasuan, gehieneko iraupenak 30 hilabetekoa izaten jarraituko du, eta bateragarritasuna gehienez 180 egunekoa izango da lanaldi osoko edo partzialeko enplegu berri bakoitzeko, zenbatekoa murriztu gabe.

Ordaindutakoaren araberako prestazioaren kasuan, arauaren testuan azken orduko aldaketarik ez badago, urtebeteko prestazioa kobratu ondoren enplegu batekin bateragarri egin ahal izango da, betiere soldata Iprem indizearen % 225 baino handiagoa ez bada (1.350 euro hilean egungo Iprem delakoarekin).

Neurri hori ez zegoen jasota aurreko erreforman, eta, hasiera batean, 2025etik aurrera egongo da indarrean. Neurri horren helburua langabezia "betikotzea" saihestea da, urtetik aurrera hasten baitira "laneratzeko arazo handienak".

CEOEk eta Cepymek ez dute rreforma sinatu, baina sorospenen zenbatekoak hobetzen ditu lehen 12 hilabeteetan, eta hiru tarte ezartzen ditu: subsidioa Ipremen % 95ekoa izango da kobrantzaren lehen sei hilabeteetan (570 euro hilean, egungo Iprem delakoarekin); % 90ekoa (540 euro) hurrengo sei hilabeteetan eta % 80koa (480 euro) egungo prestazioaren gainerako iraupenean.

Orain, 16 urtetik aurrera genero-indarkeriaren edo sexu-indarkeriaren biktima diren pertsonek jaso ahal izango dute sorospena, bai eta itzulitako etorkinek, familia-kargarik gabeko 45 urtetik beherakoek eta Estatu osoko nekazaritzako behin-behineko langileek ere (200.000 inguru, sindikatuen kalkuluen arabera).

Langabezia subsidioaren erreforma berriaren gakoak
Langabezia subsidioaren erreforma berriaren gakoak
Langabezia subsidioaren erreforma berriaren gakoak

0:42
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Langabezia Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak CCOO albisteak UGT azken ordukoa Dirulaguntzak Euskadin