Ekonomia -

Lan-istripua

Bi langile zauritu dira, horietako bat larri, Bardean aerosorgailu bat lehertuta

29 urteko emakume batek lehen graduko erredurak ditu. Zauritutako beste langileak, 31 urteko gizonezko batek, lehen eta bigarren mailako erredura larriak ditu. Ezbeharra 16:25 aldera gertatu da.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi langile zauritu dira gaur Bardean, haize-sorgailu bat lehertuta, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

SOS Nafarroa 112 larrialdi zerbitzuak 16:25ean izan du lan-istripuaren berri, eta Tuterako suhiltzaileak, bi anbulantzia medikalizatu, helikoptero medikalizatu bat, Cabanillaseko mediku-talde bat eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira.

Lehen balorazioa egin ondoren, 29 urteko emakume bat anbulantzia medikalizatu batean Tuterako Sofia Erregina Ospitalera eraman dute, lehen graduko erredurak zituela. Ondoren, zauritua Zaragozako Miguel Servet Unibertsitate Ospitalera eraman dute.

Zauritutako beste langilea, 31 urteko gizonezko bat, helikopteroz eraman dute Zaragozako Miguel Servet Unibertsitate Ospitaleko Erredura Handien Unitatera, lehen eta bigarren mailako erredura larriak baititu.

Foruzainak arduratzen ari dira istripuaren arrazoiak ikertzeaz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak