Gizartea -

Araba

Emakume bat hil da Egilatzen behi batzuen kolpeak jasota

Biktimaren semea ere larri zauritu dute, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman behar izan dute.

Donemiliaga, airetik, artxiboko irudian. Argazkia: Araba Punto Eus
Donemiliaga, airetik, artxiboko irudian. Argazkia: Araba Punto Eus
Donemiliaga, airetik, artxiboko irudian. Argazkia: Araba Punto Eus

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

60 urteko emakume bat hil da Donemiliaga udalerriko Egilatz kontzejuan (Araba) dagoen abeltzaintza etxalde batean, behi batzuen kolpeen ondorioz. Haren semea, 25 urtekoa, ere zauritu dute, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, gertakariak ostiral eguerdian jazo dira, 12:00ak aldera, eta heriotza lan-istripuz gertatu omen da.

Osasun-langileak bertaratu dira, baina politraumatismoak zituen emakumearen heriotza egiaztatu baino ezin izan dute egin.

Bertakoek Euskadi Irratiari jakinarazi diotenez, ama-semeak bizilagunen etxaldera joan dira laguntzera, "beste askotan bezala"; izan ere, Erika Letamendia alkatearen hitzetan, auzolana oso ohikoa da inguru horretan.

Erika Letamendi: ''Familiak laguntza ematen zion ganaduzaleari, eta istripu bat egon da''
Erika Letamendi: ''Familiak laguntza ematen zion ganaduzaleari, eta istripu bat egon da''
Erika Letamendi: ''Familiak laguntza ematen zion ganaduzaleari, eta istripu bat egon da''

0:46
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Araba Gizartea bideoak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Arabako Lautada gaur Abeltzaintza