Ekonomia -

Lanak AP-1ean

Bergara eta Maltzaga arteko AP-1 autobidea itxi egingo dute ostiral gauean Lesarriko tunela irekitzeko

Lesarriko tunela (Bergara) osorik berritzeko obren lehen fasea irailean hasi zen, eta aurreikuspenen arabera, larunbatean hasiko da berriro instalazioa martxan.

Lesarriko tunela. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia.
Lesarriko tunelaren sarrera
Lesarriko tuneletako bat modernizatzeko lanak amaitu dituzte Bergaran, AP-1ean

0:35

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-1 autobidea itxita egongo da ostiral gauean Bergara hegoaldeko lotunearen eta Maltzagako lotunearen artean, Lesarriko tunel berrituaren lehen fasea irekitzeko lanak direla eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez.

Irailean hasi ziren AP-1 autobidean, Bergara parean, Lesarriko tuneleko bi hodien euskarriak indartzeko eta horiek estaltzeko eta berritzeko lanak.

Zehazki, Bergara hegoaldeko lotunearen (133,500 kilometro-puntua) eta Maltzagako lotunearen (146,400 kilometro-puntua) artean itxiko dute. Itxiera ostiral honetan hasiko da, apirilaren 26an, 21:00etan, Behobiarako noranzkoan, eta 21:30ean Gasteizerako noranzkoan, eta biharamuneko 09:00ak arte egongo da itxita.

Alternatiba gisa, AP-8tik Gasteizera doazen ibilgailuek Eibarko irteera erabili beharko dute eta GI-627 errepidetik jarraitu Bergara hegoaldeko sarreraraino, AP-1era sartzeko. AP-1etik Bilborantz edo Behobiarantz doazenek ibilbide bera egin beharko dute kontrako noranzkoan, Bergara hegoaldetik irten eta Eibarko lotunea erabili AP-8ra sartzeko.

Gasteizko noranzkoan tunela berritu ondoren, bi tunelak 2024ko maiatza eta iraila bitartean egongo dira irekita, udan irteera- eta itzulera-operazioetan ugaritzen den trafikoa errazteko.

Udako etenaldiaren ostean, 2024ko irailean, hodia berritzeko obrei ekingo zaie Behobiarako noranzkoan. Lanak 2025eko maiatzean amaituko dira, eta Gasteizko noranzkoan berritutako tunelean jarritako bypassetik desbideratuko da trafikoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa Ekonomia Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak AP-1 autobidea