Ekonomia -

FRANTZIA

Frantziako kontrolatzaileen grebak Euskal Herriko aireportuei eragin die

Frantziako kontrolatzaileen sindikatu nagusiak akordioa lortu du dagoeneko greba bertan behera uzteko, baina oraindik negoziazioak daude beste sindikatuekin, eta, beraz, oraindik ere gorabeherak daude.

Biarritzeko aireportua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media.
Biarritzeko aireportua, artxiboko irudi batean
Frantziako kontrolatzaileen grebak Biarritzeko aireportua geldiarazi du

0:35

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako kontrolatzaileen grebak Euskal Herriko aireportuei eragin die, hegaldiak bertan behera utzi edo desbideratu baitira. Bilboko Aireportuan Pariseko zazpi hegaldi bertan behera geratu dira gaur goizean, Aenak jakitera eman duenez.

Halaber, Donostia eta Madril lotzen dituzten lau hegaldi Bilboko aireportura eraman dituzte, iturri beraren arabera.

Bestalde, Biarritzeko aireportua egun osoan geldirik egongo da kontrolatzaileen grebaren ondorioz. 30 hegaldi programatuta zeuden ostegun honetarako Biarritzeko aireportuan, eta ez da bat bera ere aterako, ezta lurreratuko ere.

Frantziako kontrolatzaileen sindikatu nagusiak akordioa lortu du dagoeneko greba bertan behera uzteko, baina oraindik negoziazioak daude beste sindikatuekin, eta, beraz, oraindik ere gorabeherak daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Grebak Frantzia Biarritz Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hondarribiko aireportua