Ekonomia -
Burtsa
Europako burtsek galera txikiak pilatu dituzte saioaren erdian, Israelek Iranen egindako erasoak eraginda
Madrilgo burtsak (Ibex 35) % 0,6 galdu du saioaren erdian; Londreskoak, % 0,58; Pariskoak, % 0,37; Frankfurtekoak, % 0,69, eta Milangoak, % 0,28.
Agentziak | EiTB Media
Europako burtsa nagusiek behera egin dute saioaren erdian, Israelek Iranen egindako erasoak eraginda. Zehazki, % 0,28 % eta % 0,69 arteko galerekin iritsi dira eguerdira.
Ibex 35 indizeak % 0,6 egin du behera saioaren erdian, eta 10.700 puntuen azpitik kokatu da, ozta-ozta bada ere.
Madrilgo burtsan kotizatzen duten baloreen artean, hauek pilatu dituzte galera handienak saioaren erdian: Grifols (% 2,85), Solaria (% 2,69), Sacyr (% 2,10), Acciona Energia (% 2,05), BBVA (% 1,87), Banco Sabadell (% 1,73) eta Repsol (% 1,60). Aitzitik, beste batzuek gora egin dute: Iberdrola (% 0,58), Redeia (% 0,51), Telefonica (% 0,51), Enagas (% 0,37) eta Naturgy (% 0,17).
Europan ere, galera txikiak izan dituzte eguerdian. Horrela, Frankfurteko burtsak % 0,69 galdu du, Milangoak, % 0,28; Pariskoak, % 0,37, eta Londreskoak, % 0,58.
Brent upela, Europan erreferentzia gisa erabiltzen dena, 88,31 dolarrera iritsi da goizeko lehen orduan, baina 86,70 dolarrera jaitsi da eguerdirako.