Ekonomia -

Enpresak

Magyar Vagon Hungariako taldeak Talgo enpresaren % 100 erosteko eskaintza egin du, 619,3 milioi euroren truke

Hungariako enpresak Talgoren akzio guztien gaineko erosketa eskaintza publikoa aurkeztu du Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren aurrean.

Talgoren abiadura handiko tren bat. EiTB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Talgoren abiadura handiko tren bat
Talgoren abiadura handiko tren bat. EiTB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Magyar Vagon Hungariako taldeak Talgo tren konpainiaren akzio guztiak erosteko eskaintza publikoa aurkeztu du, ofizialki, Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren aurrean. 

Zehazki, Talgo bereganatzeko 619,3 milioi euro eskaini ditu; 5 euro akzio bakoitzeko, beste era batera esanda.

Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari aurkeztutako dokumentazioaren arabera, Hungariako taldeak martxoaren 22an eskatu zion baimena Espainiako Gobernuari.

Eskaintza egin duen taldea bi sozietatek osatzen dute: Ganz-Mavag (% 55) eta Corvinus (% 45). Azken horretan parte-hartzea du Hungariako Gobernuak, Ekonomia Ministerioaren bitartez. 

Espainiako Gobernuaren argi berdea behar da operazioak aurrera egiteko. Dena den, orain arte zalantzak agertu izan ditu, tren garraioan funtsezkoa eta estrategikoa dela uste baitu. Talgoren akziodun nagusiek, berriz, operazioaren alde egin dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresen albisteak Zer gertatu da gaur Hungarian Industria