Ekonomia -

Errenta aitorpena

Gipuzkoako Ogasunak 358 milioi euro itzuliko ditu aurtengo errenta-kanpainan

Halaber, 305 milioi euro jasotzea aurreikusten du, eta, hortaz, ia 53 milioiko saldoa izango da zergadunen mesedetan. Errenta aitorpenaren aurtengo kanpaina apirilaren 8an hasi eta uztailaren 1ean amaituko da.

EITB MEDIA
EITB MEDIA
EITB MEDIA

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Ogasunak 385,4 milioi euro itzultzea aurreikusten du 2023ko errentaren kanpainan, eta 305 milioi jasotzea. Hortaz, itzuli beharrekoa bildutakoa baino gutxiago izango da, ia 53 milioi, hain zuzen ere.

Jokin Perona Gipuzkoako Ogasun eta Finantza diputatuak bi arrazoi eman ditu saldo negatiboa izango dela azaltzeko: batetik, 2021ean eta 2022an familiei eta autonomoei laguntzeko hartutako neurriak iaz indartu egin zirela; bestetik, Auzitegi Gorenak emandako epaiaren ondotik, 1979a baino lehen mutualitateetan kotizatu zuten pentsiodunei dirua itzuli behar zaiela.

Guztira, Gipuzkoako Ogasunak 415.000 errenta aitorpen jasotzea espero du, aurreko urtean baino 15.000 gehiago. Halaber, 275.900 autolikidazio proposamen bidaliko ditu, iaz baino 6.556 gehiago (% 2,4). Orotara, 195 050 zergadunek dirua bueltan jasoko dute eta 80.850ek, berriz, ordaindu.

2023. urteari dagokion errenta kanpaina apirilaren 8an hasi eta uztailaren 1ean amaituko da Gipuzkoan. Datorren astelehenetik aurrera autolikidazio proposamenak onartuko ahalko dira, atzotik Ogasunaren webgunean ikusgai daudenak eta gaurtik posta bidez bidaltzen hasi direnak.

Apirilaren 11tik aurrera, errenta telematikoa hasiko da Zergabidea plataformaren bidez.

Errenta mekanizatua egiteko epea apirilaren 16tik ekainaren 7ra izango da, eta aurrez aurreko hitzordua apirilaren 12tik aurrera eskatu ahalko da.

Pentsiodunak

Ogasunak azken 35 urteak hartuko ditu kontuan 1979 baino lehen mutualitate batean kotizatu zutenei dagokien PFEZaren murrizketa (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) kalkulatzeko, 2024an Auzitegi Gorenak emandako epaiaren ondotik.

Peronaren arabera, gutxi gorabehera 40 milioi euro itzuliko zaie 100.000 pentsioduni.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Errenta aitorpena Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak