Ekonomia -

Erretiro partziala

Sindikatuak gaurko deitu ditu Jaurlaritzak, 2024ko errelebo kontratua adosteko

ELAk erretiro partziala "akordioa lortu gabe" ere bermatzea eskatu du, eta LABek negoziaziorik nahi ez izatea egotzi dio Jaurlaritzari.

Argazkia: EITB
Argazkia: EITB
Argazkia: EITB

AGENTZIAK | EITB MEdia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azkenean gaur onartu liteke Euskadiko Administrazioko langile laboral finkoentzako errelebo kontratua, Eusko Jaurlaritzak gaurko deitu baititu Mahai Orokorreko sindikatuak, hitzarmena sinatzeko.

Gobernantza Publikoko Sailak adierazi du gehiengoaren babesa nahi duela, baina ELAk eta LABek iragarri dute ez dutela sinatuko. Gainera, aurreko urteetan bezala, CCOO eta UGT izango dira gaur proposamenari baiezkoa emango diotenak.

Goizean zehar Lakuara joateko deia egin die sindikatuei Gobernantza Publikoko Sailak, banan-banan sinatu dezaten 2024rako langile laboral finkoen errelebo kontratua, eta adierazi du une oro agertu dela prest gai honetan gehiengoaren babesa lortzeko.

ELAren esanetan, Jaurlaritzak "akordioa lortu gabe" ere bermatu behar du langileen erretiro partziala. "Eskubide hori badago aitortuta jada Mahai Orokorraren akordioan eta beste hainbatetan ere bai".

Era berean, LABek "langileak kaleratzen saiatzea" eta errelebo kontratua negoziatu nahi ez izatea egotzi dio Gobernuari.

Funtzionario ez diren 500-700 langile publiko errelebo kontraturik gabe gera litezke aurten Euskadin
Funtzionario ez diren 500-700 langile publiko errelebo kontraturik gabe gera litezke aurten Euskadin
Funtzionario ez diren 500-700 langile publiko errelebo kontraturik gabe gera litezke aurten Euskadin

0:46
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak ELA Langile Abertzaleen Batzordeak Lana azken orduko albisteak Funtzionarioak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Espainian Langile Komisioak azken ordukoa UGT azken ordukoa