Ekonomia -
Lehen sektorea
Arabako Nekazarien Elkarteak erakundeekin negoziatzen jarraituko du, baina mobilizazioak gelditu gabe
"Sektoreak kalean duen indarra" erakutsi nahi dute protestekin. Sindikatuak, ohar baten bidez, gogora ekarri du azken hilabeteetan ere negoziatzen aritu direla, "mobilizazio historikoak" egin dituzten bitartean.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Erakundeekin hitz egiteko konpromisoa berretsi du gaur, ostiralarekin, Arabako Nekazarien Elkarteak, "sektorearen etorkizuna bermatuko duten neurri zehatzak" eskatzeko Guardian egin duen batzar nagusian. Dena den, ohartarazi duenez, mobilizazioei eutsiko diete, "sektoreak kalean duen indarra" erakuste aldera.
Sindikatuak, ohar baten bidez, gogora ekarri du azken hilabeteetan ere negoziatzen aritu direla, "mobilizazio historikoak" egin dituzten bitartean. Esan bezala, helburu dute nekazari guztiei "etorkizun duin bat" bermatuko dieten irtenbideak bilatzea.
Horren harian, iragarri dute bulegoetan eta kalean ari direla lanean "sektorearen biziraupena bermatzeko", nekazarien beharra ezinbestekoa dela uste baitute.
Asmo hori xede, sektorearen "batasuna" giltzarri dela ere esan dute, eta informazioa eta proposamenak trukatzen jarraituko dutela iragarri dute, "denon mesetan lan egiteko".