Ekonomia -

ASTE SANTUA

1.398 hegaldi daude aurreikusita Aste Santurako Bilboko Aireportuan, iaz baino ia 100 gutxiago

Gasteizko Aireportuan, berriz, 60 hegaldi daude programatuta; Donostiakoan, 127; eta Iruñekoan, 81.

Bilboko Aireportua. Argazkia: EFE
Bilboko Aireportua.
Bilboko Aireportua. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste Santurako 1.398 hegaldi —martxoaren 22tik apirilaren 1era—daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino ia 100 gutxiago. Aenaren arabera, aurreko urtean udako denboraldiaren hasierak eta Aste Santuak bat egin zuten, aurten ez bezala, eta hori da jaitsieraren atzean dagoen arrazoia. Hegaldi gehien apirilaren 1erako (161) eta martxoaren 31rako (141) daude programatuta.

Ohiko hegaldi erregularrez gain, Bari, Cork, Catowice, Praga eta Lujbljana hiriburuetara charter hegaldiak daudela jakinarazi du Aenak.

Gasteizko Aireportuari dagokionez, 60 operazio daude aurreikusita, eta Catania, Praga, Istanbul eta Pisa hirietara charter hegaldiak izango dira.

Iruñekoan, berriz, ohiko hegaldiei, Erromara, Pragara, Istanbulera, Catowicera eta Zagrebera doazenak batuko zaizkie.

Donostiako Aireportutik jakinarazi dutenez, Ostegun Santutik (martxoak 28) hegaldiak izango dituzte Madrilera, Bartzelonara, Kanaria Handira, Londresera eta Malagara. Hain justu, arazoak izan dira gaur goizean Gipuzkoako aireportuan, lainoa dela eta. Bi hegaldi Bilboko Aireportura bideratu dituzte

Denera, 81 hegaldi daude programatuta Noainen, eta Hondarribikoan, 127.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bilbo Iruñea Hondarribia Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Aste Santua oporrak Oporrak umeekin Hondarribiko aireportua Iruñea-Noain aireportua