Ekonomia -

Lan-gatazka

Hego Euskal Herriko nekazariek "manifestazio handia" deitu dute astearterako, Gasteizen

Familia Nekazaritzari buruzko VIII. Mundu Konferentzia bertan egingo dutela baliatuta elkartuko dira, traktore eta guzti, "nekazaritza esplotazioentzat etorkizun egonkor eta duina ahalbidetuko duten premiazko neurriak" eskatzeko.

Nekazarien protesta, Donostian. Argazkia: EFE
Nekazarien protesta, Donostian. Argazkia: EFE
Nekazarien protesta, Donostian. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herriko nekazaritza sindikatuek (EHNE-Gipuzkoa, EHNE-Nafarroa, ENBA-Bizkaia, ENBA-Gipuzkoa eta UAGA) "manifestazio handia" antolatu dute datorren astearterako, martxoaren 19rako, Gasteizen, "Espainiako Gobernuari, behingoz, sektoreari entzuteko eta nekazaritza esplotazioentzat etorkizun egonkor eta duina ahalbidetuko duten premiazko neurriak har ditzala eskatzeko".

"Lehen sektorea lehenetsi" izango du manifestazioak goiburu, eta "familia nekazaritza babestea" eskatuko dute bertan, "gure lurraldean nagusi baita".

Munduko Nekazaritza Foroak Europa Biltzar Jauregiak antolatu duen Familia Nekazaritzari buruzko VIII. Mundu Konferentzia aprobetxatuko dute nekazari eta abeltzainek euren "ahotsa entzuna izateko".

Horregatik, traktoreen protesta bertan hasiko da, familia nekazaritzaren aldeko adierazpen bat irakurrita, eta handik Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren egoitzara joango dira Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariari agiri bat emateko.

Ibilbidea

Traktoreak Foronda Atean elkartuko dira 08:30ean, eta Gasteiz etorbidea hartuko dute gero, Europa Biltzar Jauregira joan eta bertan adierazpena irakurtzeko. Ondoren, 10:15 aldera, manifestazioa egingo dute, oinez eta traktorez, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren egoitzaraino, 12:30ean elkarretaratzea egiteko bertan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Manifestazioak Nekazaritza Lan gatazkak albisteak gaur Abeltzaintza