Ekonomia -

HAZKUNDE AURREIKUSPENAK

Espainiako ekonomia % 0,6 hazten ari da urteko lehen hiruhilekoan, BBVA Researchen arabera

Hiruhilekoaren amaieran barne produktu gordinaren igoera % 0,6koa dela baieztatuko balitz, hazkunde erritmoari eutsiko lioke Espainiako ekonomiak.

Hiru gizon Bilboko kaleetan lanean. Artxiboko argazkia: EFE
Hiru gizon Bilboko kaleetan lanean
Hiru gizon Bilboko kaleetan lanean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako ekonomia % 0,6 hazten ari da urteko lehen hiruhilekoan, eta, erritmoa mantenduko balitz, % 2,4ko hazkundea izango luke 2024an, Rafael Domenech BBVA Researcheko ekonomista buruak adierazi duenez.

Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako behin-behineko datuen arabera, Espainiako ekonomia % 0,6 hazi zen 2023ko azken hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino hiru hamarren gehiago. Beraz, lehen hiruhilekoaren amaieran barne produktu gordinaren igoera % 0,6koa dela baieztatuko balitz, hazkunde erritmoari eutsiko lioke Espainiako ekonomiak. 

RNE Espainiako irrati publikoari eskainitako elkarrizketan Domenech adituak nabarmendu duenez, euriborraren beherakadak eta petrolioaren eta gasaren merkatzeak mesede egingo die Espainiako eta Europako ekonomiari.

Edozein kasutan, aurrera begira "ziurgabetasun" asko daudela ohartarazi du, testuinguru geopolitikoari eta Europan eta AEBn egingo diren hauteskundeei erreferentzia eginez.

Europako Banku Zentralak osteguneko bileran interes tasak jaitsiko ote dituen galdetuta, bere horretan mantenduko dituela uste du ekonomia adituak. Are gehiago, ez du ekainera arte beherakadarik espero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia gaur Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Eguneko albisteak Europako Banku Zentrala