Ekonomia -

GREBA

Sektore publikoko greba deialdia erregistratu dute EAEn, martxoaren 12rako

ELA, LAB, CCOO, Steilas eta ESK sindikatuek salatu dutenez, azken greba deialditik bi hilabetera eta hirugarren greba iragarri eta bi astera, erakundeak ez dira beraiekin harremanetan jarri.

Sindikatu deitzaileek martxoaren 12ko greba iragarri zutenean egindako agerraldia. EFE
Sindikatu deitzaileek martxoaren 12ko greba iragarri zutenean egindako agerraldia
Sindikatu deitzaileek martxoaren 12ko greba iragarri zutenean egindako agerraldia. EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, CCOO, Steilas eta ESK sindikatuek gaur goizean erregistratu dute, Euskal Autonomia Erkidegoan, datorren martxoaren 12rako sektore publikoan deituta dagoen greba deialdia. 

Greba Bilboko Eusko Jaurlaritzako Lan Sailean erregistratzeaz gain, sindikatuen ordezkariek elkarretaratzea egin dute Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Halaber, elkarretaratzeak egin dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiko Jauregiaren aurrean eta Gasteizko Santiagoko Ospitalean.

Sindikatuek salatu dutenez, azken greba egin eta bi hilabetera eta hirugarren greba eguna iragarri eta bi astera, erakundeak (Eusko Jaurlaritza, EUDEL, Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritza) ez dira beraiekin harremanetan jarri.

Deitzaileek erantsi dutenez, erakundeek "diru bilketetan errekorra eta aurrekontuetan superabita dutenean, langileen behin-behinekotasunak muga historikoa gainditu du ( % 44) eta erosahalmenaren galera % 8tik gorakoa izan da azken bi urteotan".

Hori guztia dela eta, sindikatuek dei egin diete langile publikoei "grebarekin eta mobilizazioekin masiboki bat egin" dezaten. Zehazki, hauek dira sindikatuen aldarrikapen nagusiak:

- Estatutik datozen mugak ez onartzea, Madrilen inposiziorik eta betorik gabe

- % 10eko soldata igoera, eta aurreko zorra berreskuratzeko konpromisoa

- Pribatizazioari atea itxi eta publifikazio planak adostea

- Enplegu publikoa sortzea eta kontsolidatzea, behin-behinekotasuna % 8tik behera kokatuz

- Lan kargak arintzea, plantillen osasuna bermatuz

- Politika feministak, berdintasunerako plan erreal eta eraginkorrak adostea

- Administrazioak eta langileak euskalduntzeko planak adostea

- Jardunaldiaren murrizketa 32 orduko lan-astearen norabidean ipintzea

Martxoaren 12ko hitzorduaren aurretik, ELA, LAB, CCOO, Steilas eta ESK sindikatuek dei egiten diete EAEko sektore publikoko langileei martxoaren 5ean lantokietan "Zerbitzu publikoak indartzeko, soldata eta enplegua hemen adostu" lelopean elkarretaratzeak egitera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza ELA Langile Abertzaleen Batzordeak Grebak gaur Funtzionarioak bideoak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Sindikatuen albistea CCOO albisteak Steilas azken ordukoa Lan gatazkak albisteak gaur ESK sindikatuaren azken ordukoa