Ekonomia -
Lan-istripu larria
Behargin bat hil da Arrasaten, hiru metroko sakoneran, kutxatila baten barruan lanean ari zela
Lan-istripua 16:30ean gertatu da, eta udaltzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira. Langilea kutxatilaren barrutik atera dute. Atera ostean, osasun-langileek heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Dagoeneko 16 pertsona hil dira aurten lan-istripuetan Hego Euskal Herrian.
EITB Media
Langile bat hil da gaur arratsaldean Arrasaten (Gipuzkoa), Santa Teresa auzoko Galizia kaleko kutxatila baten barruan lanean ari zela, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Lan-istripua 16:30ean gertatu da, eta udaltzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira. Hiru metroko sakoneran zegoen behargina kutxatila barrutik atera dute.
Atera ostean, anbulantzia bateko osasun-langileek heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.
Dagoeneko 16 pertsona hil dira aurten lan-istripuetan Hego Euskal Herrian, horietako sei Nafarroan eta hamar Euskadin. Ildo horretan, Euskadik baja eragin duten 4.059 lan-istripu erregistratu zituen aurtengo urtarrilean, hau da, % 29,6ko igoera izan da iazko hilabete beraren aldean, 926 ezbehar gehiagorekin.