Ekonomia -

Elikagaiak

Aldin eta Lidlen saldutako txokolatezko gaileta batzuetan metal arrastoak egon daitezkeela ohartarazi dute

Gaileta sorta horiek (Cookies Aux Trois Chocolats, Grandino triple chocolate eta Nougatelli) Estatuko zenbait erkidegotan banatu dituzte, tartean EAEn.

Denda. Argazkia: Pixabay
Denda. Argazkia: Pixabay
Denda. Argazkia: Pixabay

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Elikadura eta Elikagai Segurtasunerako Agentziak, Kontsumo Ministerioaren esku dagoenak, ohartarazi du metal zatiak egon daitezkeela Aldin saltzen duten Cookies Aux Trois Chocolats eta Lidlen saldutako Grandino triple chocolate eta Nougatelli gailetetan.

Europako Elikadura Alerten Sarearen bitartez jaso du agentzia espainiarrak arazoaren berri, hark Herbehereetako osasun agintarien abisua jaso ostean. Enpresa banatzaileek salmentatik kendu dituzte produktuak, eta etxean dituztenei ez jateko gomendatu diete.

Aldik saldutako gaileten artean 2334710 sorta dago susmopean, iraungitze data 2024/09/11 duena. Lidlen kasuan, 2059315 sortako eta iraungitze data 2024/12/10ean duten Nougatelliak eta 20706999 sortako eta iraungitze data 2024/12/12koa duten Grandino triple chocolate gailetak dira metal arrastoak izan ditzaketenak.

Orain arte zabaldutako informazioaren arabera, produktu horien salmenta EAEra, Andaluziara, Kataluniara, Kanarietara, Valentziara, Madrilera, Murtziara eta Galiziara mugatu da, baina ez dute baztertzen gehiago izatea. 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Madril Galizia Kanariak Valentziako Erkidegoa