Ekonomia -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Tapia: "Klima aldaketaren borrokak ezin gaitu eraman sektore denak desagerraraztera"

"Ez da gauza bera nekazaritza toki batean edo bestean egitea. Horregatik, garrantzitsua da Europatik datozen politikak egokitzea, alegia, tokian tokiko neurriak ezartzea", esan du.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua

play icon 22:51

LUZIA ZUGADI LASA | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Faktoriak" saio berezia egin du gaurkoan. Euskal baserritar gazteen kezkak azaleratze aldera, Xarrondo baserriko ukuilura eraman dituzte mikrofonoak, eta hara gonbidatu dute Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua ere.

Arantxa Tapia sailburua

Arantxa Tapia sailburua

Elkarrizketan, sailburuak nabarmendu du Europak klima aldaketarekin lotuta hartu dituen erabaki eta neurriak "agian gehiegikeria" direla, "borroka horrek ezin gaituelako eraman sektore denak desagerraraztera". "Noski, ez badago sektorerik, ez dago kutsadurarik", azpimarratu du.

"Ez da gauza bera nekazaritza toki batean edo bestean egitea. Horregatik, garrantzitsua da Europatik datozen politikak egokitzea, alegia, tokian tokiko neurriak ezartzea", esan du.

Azken egunotako protestetan argi geratu denez, administrazioek lehen sektoreari emandako diru laguntzen harira ere arduratuta azaldu dira laborariak, eta ulerkor agertu da Tapia haiekin: "Burokrazia handia dago guzti horren atzean, eta nolabait bide hori erraztu behar dugu".

Horretarako, garrantzitsutzat jo du elkarlanean aritzea. "Elkarrekin egindako lanaren ondorio izan behar da, badugu horretarako asmoa. Gure proposamena ezin da aldebakarrekoa izan, elkarrekin landu behar dugu", erantsi du. Neurri gisa, halaber, proposatu du diru-laguntzen prozesuak hein batean azkartzea.

Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek 10 puntuko dekalogoa aurkeztu zuten atzo, Euskal Autonomia Erkidegoko lehen sektoreari babesa eta laguntza emateko konpromiso zehatzekin, sektoreko krisi-egoeraren aurrean. Konpromisoen artean, otsoaren babes maila leuntzea jaso dute. "Ikusi dugu nahikoa otso daudela, hau da, babes maila jaitsita ere ez legokeela espezie hori desagertzeko arriskurik. Hori dela eta, Europari galdegin diogu babes maila pixka bat jaistea, horretarako momentua dela iritzita", bukatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketaren albisteak Eusko Jaurlaritza Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Nekazaritzaren egungo albisteak Abeltzaintza azken ordukoa Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak Arabako Foru Aldundia azken ordukoa Irratia euskaraz