Ekonomia -

NEKAZARITZA ASEGURUAK

Iaz aseguruek 10,5 milioi ordaindu zizkieten EAEeko nekazariei kalte ordainetan, hein batean lehorteagatik

Kopururik handiena (6,9 milioi) laboreen ekoizleek jaso zuten (neguko eta udaberriko zerealak, olioa, lekaleak, arroza), euri faltagatik eta txingorragatik.

Lehortearen eragina lursailetan. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia
Lehortearen eragina lursailetan
Lehortearen eragina lursailetan. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iaz Euskal Autonomia Erkidegoko nekazariek eta abeltzainek 10,5 milioi euro jaso zituzten kalte ordainetan, Espainiako Agroseguro nekazarientzako aseguru etxeen elkarteak gaur emandako datuen arabera. Kopururik handiena (6,9 milioi euro) laboreen ekoizleetara bideratu zen (neguko eta udaberriko zerealak, olioa, lekaleak, arroza), euri faltagatik eta txingorragatik.

Halaber, aseguru etxeek 1,6 milioi ordaindu behar izan zituzten Arabako mahastietan izotzak eta txingorrak eragindako kalteengatik, eta beste milioi bat euro, barazki ekoizleei.

Uztailaren 6an izandako harri erauntsiak 16.000 hektarea baino gehiago hondatu zituen Araban, 6 milioi euroko kalteak eraginez 24 ordutan. Bereziki, neguko zerealari eragin bazion ere, lekaleei, patatari, erremolatxari, artoari eta mahatsari ere erasan zion.

Aseguru etxeek iaz ordaindurikoa "errekor historikoa" da, eta 2022an ordaindutakoa (2,3 milioi) baino lau aldiz handiagoa.

Bestalde, EAEko abeltzainei 0,6 milioi euro ordaindu zizkieten kalte ordainetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur EAE Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nekazaritza Abeltzaintza hoy Lehorteari buruzko albisteak Harri-erauntsia Nafarroan