Ekonomia -

LAN-GATAZKA

Iberiak 'handling' enpresa bat sortzea adostu du sindikatuekin lan-gatazkari amaiera emateko

Sindikatuek eta aire-konpainiak jakinarazi dutenez, zortzi aireportuetako (tartean Bilbokoa) 'handling'eko langileen eskubideei eta bermei eutsiko zaie horrela.

Bilboko Aireportua. Argazkia: EFE
Bilboko Aireportua. Argazkia: EFE
Bilboko Aireportua. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberiak akordioa egin du sindikatuekin IAG taldeko konpainiei eta besteei lurreko asistentzia zerbitzua emango dien 'handling' enpresa bat sortzeko, eta 4.000 langiletik gora subroga ez ditzaten.

Sindikatuen eta aire-konpainiaren arabera, akordioari esker 'handling'eko langileek eskubide eta bermeei eutsiko diete zerbitzu hori emateko lehiaketa galdu duen zortzi aireportuetan, tartean Bilbokoan.

Iberiak, gainera, borondatezko enplegu-erregulazioko espedientea jarriko du martxan 56 urtetik gorako 1.727 langilerentzat, pizgarridun bajak eta borondatezko aurre-erretiroak sustatzeko.

Azken asteetan enpresak eta sindikatuek izandako negoziazioei eta protestei amaiera emango zaie horrela. Iberiak 'handling'a eskaintzeko lehiaketa galdu zuen aireportu batzuetan, eta aireportu horietako langileak esleipena lortu duten enpresetara aldatzekoak zirelako hasi ziren sindikatuen protestak, subrogatuta langileek eskubideak eta bermeak galduko zituztelako.

Azkenean, sindikatuek onartu egin dute International Airlines Groupen (IAG) % 100eko kapitala izango duen 'handling' enpresa bat sortzea, taldeko konpainia guztiei (Iberia, British Airways, Vueling, Aer Lingus eta Level) zerbitzua emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Lana berriak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Lan gatazkak