Ekonomia -

europar batasuna

Kontsumobidek esan du agertoki berriak ireki direla, eta hipoteka-gastuak erreklamatzea gomendatu du

Kontsumobideren arabera, Auzitegi Gorenak berretsitako epai batzuen arabera, hipoteka-mailegua ematen duen bankuak bere gain hartu behar ditu gestoria-, tasazio- eta erregistro-gastu guztiak, bai eta notaritza-gastuen % 50 ere.

Foto de archivo: EFE
Foto de archivo: EFE
Foto de archivo: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak kontsumitzaileei gomendatu die erreklama ditzatela tasazio, erregistro, gestoria eta notariotza gastuak. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak urtarrilaren 25ean emandako epaiaren ondotik etorri da gomendioa.

EBJAren epaiak preskripzio-epeak luzatzeko atea ireki du, bezeroek bankuei gastu horiek itzultzeko eska diezaieten, klausula gehiegizkoa denean; izan ere, gortearen arabera, kontsumitzaileak aukera izan behar du bere eskubideak ezagutzeko epea hasi baino lehen edo epea amaitu baino lehen, eta nahikoa denbora material izan behar du errekurtsoa aurkezteko.

Hala, Kontsumobideko zerbitzu juridikoak Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren erabakiaren ondorioak aztertzen ari dira. Gogoratu behar da erabaki hori Bartzelonako Probintzia Auzitegiak egindako bi auzi prejudiziali erantzunez hartu dela, baina ebazteko dagoela oraindik Auzitegi Gorenak Europako auzitegietan aurkeztutako beste auzi prejudizial bat.

Nolanahi ere, Kontsumobidek ondorioztatu du beste agertoki batzuk zabaltzen dituela Europatik iritsi den erabaki honek, kontsumitzailearen aldekoak. Testuinguru horren aurrean Kontsumoko Euskal Institutuak gomendatu du hipoteka-kreditua 2019ko ekainaren 16a baino lehen sinatu duen orok beren banketxeko bezeroaren arretarako zerbitzuaren aurrean erreklamatzea.

Kontsumobideren arabera, Auzitegi Gorenak berretsitako epai batzuen arabera, hipoteka-mailegua ematen duen bankuak bere gain hartu behar ditu gestoria-, tasazio- eta erregistro-gastu guztiak, bai eta notaritza-gastuen % 50 ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Hipotekak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kontsumitzaileen eskubideak KontsumoBIDE