Ekonomia -

Nekazarien protestak

Arabako eta Nafarroako nekazariek euren traktoreak aterako dituzte kalera sektorean egoera salatzeko

Kideek Ipar Euskal Herrian, Frantzian eta Europako beste herrialde batzuetan aurrez egin duten gisan, Espainiako Estatuko laborariak protesta eguna antolatzen ari dira otsailaren 6rako. Diotenez, sektorearen egoera "jasangaitza" da.

Ipar Euskal Herriko laborariek A-63an egindako protesta. EITB
Ipar Euskal Herriko laborariek A-63an egindako protesta. EITB
Ipar Euskal Herriko laborariek A-63an egindako protesta. EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako eta Nafarroako nekazariek bat egingo dute Espainiako Estatuan otsailaren 6rako sektorean prestatzen ari den protesta egunarekin. Asmoa da euren traktoreak errepidera ateratzea, Europako arautegi "zorrotza" tarteko, euren egoera "jasangaitza dela diote. 

Jon Moraza Ozaeta UAGA sindikatuko kideak ETBri azaldu dionez, Estatuko laborariak euren artean antolatzen ari dira mobilizazioak deitzeko. Ipar Euskal Herrian, Frantzian eta Europako beste herrialdeetan  kideek egin duten gisan, errepidera aterako dute protesta

"Sektoreak ezin du gehiago, kalera atera eta protesta egiteko desiratzen gaude", azaldu du. Oraingoz, Hego Euskal Herriko bi probintzietako nekazariek egin dute bat deialdiarekin. 

Morazak nabarmendu duenez, Europako gainerako laborarien aldarrikapen eta arazo berak dituzte, Europako araudia bat eta berbera delako. Salatu dutenez, kostuak gero eta handiagoak dira, eta murrizketak gero eta zorrotzagoak landareen osasunerako baldintzei eta laboreei dagokienez.

Zure interesekoa izan daiteke: Zeintzuk dira laborarien aldarriak?
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Albisteak Nafarroa Araba Espainia gaur Ekonomia berriak Albisteak Gaur Albisteak Azken ordukoa protestak Nekazaritza Lan gatazkak azken ordukoa