Ekonomia -

Mobilizazioak

A-63 autobideko blokeoa altxatu dute Ipar Euskal Herriko laborariek, baina bestelako protestak egingo dituzte

Soldata hobeez gain, Europar Batasunean trantsizio ekologikorako hartzen ari diren neurriek euren sektorearekin dakartzaten albo ondorioak aztertzea eskatzen dute.

Joan den asteartetik ari ziren protestak laborariak. EITB MEDIA
Joan den asteartetik ari ziren protestak laborariak.
Joan den asteartetik ari ziren protestak laborariak. EITB MEDIA

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den asteartetik A-63an, Baiona parean, ezarrita zeukaten blokeoa altxatzea erabaki dute gaur Ipar Euskal Herriko laborariek. Aturri gaineko zubian lasto fardoak, traktoreak eta bestelako oztopoak paratu dituzte, eta ondorioz, trafiko eragozpen handiak izan dira Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herria batzen dituen autobidean. 

Blokeoa altxatu arren, sindikatu deitzaileek (Laborarien Sindikatuaren Eskualdeko Federazioa eta Laborari Gazteak) argi utzi nahi izan zuten presio egiten jarraituko dutela. Aldarrikapenen artean dituzte soldata handiagoak jasotzea eta Europar Batasunean trantsizio ekologikorako neurriek euren sektorean izan ditzaketen albo ondorioak aztertzea. 

Hori horrela, mobilizazioekin jarraituko dutela nabarmendu dute. Goizean, hain justu, protestak egin dituzte Angeluko eta Baionako Lecrerc supermerkatuetan. Ateetan gorotza bota dute eta sarbideak pneumatikoekin eta lasto fardoekin blokeatu dituzte. Sindikatuek ez dituzte protestak aldarrikatu, baina askotan kritikatu dute enpresa horretako presidenteak egindako adierazpenak. 

Laborarien protesta Angeluko supermerkatu baten aurka
Laborarien protesta Angeluko supermerkatu baten aurka
Laborarien protesta Angeluko supermerkatu baten aurka

0:41
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Iparraldea Frantzia Baiona Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea Protestak gaur Sindikatuak Nekazaritza Lan gatazkak Lapurdi Frantziako Gobernua