Ekonomia -

Gipuzkoa

Behargin bat hil da Pasaiako Portuan izandako lan-istripu batean

Istripua 19:45 aldera gertatu da. Urtarrilean, Gipuzkoan, lan-istripuan izandako bigarren heriotza da.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

47 urteko segurtasun-zaindari bat hil da gaur arratsaldean Pasaiako portuan (Gipuzkoa) izandako lan-istripu batean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Istripua 19:45 inguruan gertatu da. Urtarrilean, Gipuzkoan, lan-istripuan izandako bigarren heriotza da.

Antza denez, merkantzia zeraman kamioi batek itsasontzian sartzera zihoala harrapatu du.

Guardia Zibilak bere gain hartu du ezbeharraren inguruabarrak zehazteko ikerketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoa Ekonomia Eguneko albisteak Pasaia Albisteak