Ekonomia -

ARRANTZA

Espainiako Gobernuak Bizkaiko Golkoan txitxarroa arrantzatzea debekatu du, bi hilabetez

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak txitxarroa arrantzatzeko behin-behineko debekua argitaratu du Espainiako Aldizkari Ofizialean.

Hondarribiko arrantza ontzi bat portuan. Artxiboko argazkia: EFE
Hondarribiko arrantza ontzi bat portuan
Hondarribiko arrantza ontzi bat portuan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak Bizkaiko Golkoan txitxarroa arrantzatzea debekatu du, urtarrilean eta otsailean, bertako populazioaren egoera hobetzeko asmoz.

Europar Batasunak txitxarroaren harrapaketa kopuru baimendua (TAC) zero izango dela ezarri ondotik, inguraketa-arrantzako ontziek eta amuz harrapatzen duten ontzi txikiek ezingo dute bi hilabetez inguru horretan arrantzatu.

Ministerioak gaur zabaldutako ohar baten arabera, "geldialdiak txitxarroaren populazioa suspertzen lagunduko du, Espainiako Ozeanografia Institutuaren txostenak jasotzen duen bezala. Gaineratu duenez, itxiera neguko hilabeteetan egiteak arrain gehiago helduarora iristea ahalbidetuko du.

Itxierak izango dituen ondorio sozioekonomikoak arintzeko, ontziek FEMPA laguntzak eskatu ahal izango dituzte.

Txitxarroa arrantzatu ezinari gehitu behar zaio, Bizkaiko Golkoko frantziar uretan otsailaren 20ra arte arrantzatzeko debekua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua argazkiak Ekonomia Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Ingurumena Arrantza kanpaina azken ordukoa Kantauri itsasoa albisteak