Ekonomia -
Etxebizitza
% 17,6 hipoteka gutxiago izenpetu ziren azaroan EAEn; Nafarroan % 12,7koa izan zen jaitsiera
Espainiako Estatuan ere beheranzko joera da nagusi, eta batez besteko jaitsiera % 19,1ekoa da.
EITB Media
2022ko azaroarekin alderatuta, % 17,6 hipoteka gutxiago sinatu ziren 2023ko hilabete horretan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Nafarroan ere behera egin zuen kopuruak, baina jaitsiera apalagoa, % 12,7koa, izan zen, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) gaur emandako behin-behineko datuaren arabera.
Zehazki, EAEn 1.555 etxebizitza mailegu sinatu ziren, eta 345, Nafarroan.
Espainiako Estatuan ere behera egin du sinatutako hipoteka kopuruak, % - 19,1, hain zuzen ere. Bi salbuespen baino ez daude: Gaztela-Mantxa eta Kantabria ( % 40,9 eta % 8 egin du gora, hurrenez hurren). Hala, 10. hilabetez jarraian tasa negatiboa izan dute zifrok, azaroko jaitsiera urrikoa (% - 22,3) baino txikiagoa izan da, nolanahi ere.
Kontrara, Europako Banku Zentralak inflazioari aurre egiteko politikak eraginda, batez besteko interes tasak gora egin zuen, % 3,27an kokatuta.
Horrekin lotuta, interes finkoko maileguak izan ziren oraindik nagusi (hipoteka guztien % 53,2). Interes aldakorreko hipotekak guztizkoaren % 46,8 izan ziren.