Ekonomia -

LAN-ISTRIPUA

Langile bat hil da Urizaharreko harrobian

Arratsaldeko lehen orduan izan da ezbeharra, Santutis harrobian. Oraingoz, ez dute jakitera eman istripua nola gertatu den. Asteon lanean ari zela Euskal Herrian hil den hirugarren langilea da.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat hil da Urizaharreko (Araba) Santutis harrobian gaur, 14:30 inguruan, izan den istripuan.

Abisua jaso ondoren, suhiltzaileak, osasun zerbitzuetako langileak eta ertzainak bertaratu dira, baina iritsi direnerako, langilea hilda zegoen.

Asteon lanean ari zela Euskal Herrian hil den hirugarren langilea da, eta urtea hasi zenetik, zortzigarrena. Atzo, Errenterian zendu zen behargin bat, aldamio batetik erorita;  asteazkenean, kamioi gidari bat hil zen Cadreitan; eta astelehenean, langile bat hil zen Arriben, 8 metroko altueratik erorita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Araba Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak