Ekonomia -

Lan gatazka

EAEko itunpeko ikastetxeetan greba egingo dute asteazken honetan, bilera akordio barik bukatu ostean

Biharko ez ezik, urtarrilaren 18rako, 23rako, 24rako eta 25erako, eta otsailaren 6rako, 7rako, 8rako, 19rako eta 20rako ere deitu dituzte lanuzteak.

Itunpeko ikastetxeetako langileen manifestazioa Gasteizen. Argazkia: Steilas
Itunpeko ikastetxeetako langileen manifestazioa Gasteizen
Itunpeko ikastetxeetako langileen manifestazioa Gasteizen. Argazkia: Steilas

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itunpeko ikastetxeetako hitzarmena berritze bidean Kristau Eskolako ordezkariek eta ELA, COOO, LAB, UGT eta Steilas sindikatuek gaur izan duten bilerak ez du fruiturik eman, eta, ondorioz, sindikatuek greba deialdiari eustea erabaki dute.

Sindikatuek jakinarazi dutenez, 09:00etan hasi da batzarra, eta 11:30 pasatxo zirenean amaitu da.

Kristau Eskolak sindikatu guztiak deitu zituen lehen greba egunaren bezperan egin duten hitzordu honetara, "proposamen berriak" aurkezteko asmoa zuelako.

Akordioa, baina, ezinezko bihurtu da, eta aurrerapausorik gabe bukatu dute bilera. Horregatik, sindikatuek greba egingo dute Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan urtarrilaren 17an, 18an, 23an, 24an eta 25ean, eta baita otsailaren 6an, 7an, 8an, 19an eta 20an ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Lan gatazkak