Ekonomia -
LAN GATAZKA
Iberiak handling enpresa berri bat sortzea proposatu du plantilla murriztuz
Konpainiaren azken proposamena da IAG taldearen barruan jarduera hori garatuko lukeen enpresa berri bat sortzea. Horretarako 1.727 langilerentzako borondatezko irteera plana jarriko du abian, aurre-erretiroen edo pizgarri bidezko irteeren bidez.
EITB MEDIA
Iberiak eta sindikatuek negoziatzen jarraitzen dute handling (lurreko zerbitzuak) delakoari buruzko akordioa lortzeko. Konpainiaren azken proposamena da IAG taldearen baitan jarduera hori garatuko duen enpresa berri bat sortzea.
Horretarako 1.727 langilerentzako borondatezko irteera plana jarriko du abian, aurre-erretiroen edo pizgarri bidezko irteeren bidez. Irteera horiek, baina, pixkanaka egitea nahi du Iberiak, alegia, bi urteetan zehar, 2026ko abenduaren 31ra arte.
Gabonetan, Errege ospakizunetan egindako grebaren ondotik eta joan den aste osoan zehar UGTrekin eta CCOOrekin negoziatu ostean hartu dute erabakia aire konpainiak.
Aenak irailean ebatzitako lehiaketan zortzi aireportu nagusitan (handi guztietan, Barajasen izan ezik) lizentziak galdu zituen konpainiak, eta sidindikatuek nahia da "handling"eko langileek Iberiaren baita jarraitzea.
Konpainiak ziurtatu duenez, International Airlines Groupek (IAG) % 100ean parte hartuko luke enpresa horretan, langileen eskubide guztiak bermatuta egongo lirateke eta guztiek konpainiaren hitzarmenari eutsiko liekete.
Gaur gaurkoz Iberia Airport Services enpresak (handling-a egiten duen enpresak) 8.000 langile inguru ditu.