Ekonomia -
Osasun Saila
Osakidetza hasi da Europar Batasunetik kanpoko osasun profesionalak kontratatzen
Neurri horrekin, Euskal Osasun Zerbitzuak profesional medikoen eskasiari aurre egin nahi dio.
EITB MEDIA
Osakidetza hasi da Europar Batasunetik kanpoko nazionalitatea duten medikuak eta erizaintzako langileak kontratatzen, euskal osasun zerbitzuaren aldi baterako kontratazio zerrendetan Europako profesionalik ez egoteagatik hutsik geratu diren lanpostuak betetzeko.
Osasun Sailak bere webgunean azaldu duenez, lanpostu hutsen eta fakultatiboen lehentasunen arabera formalizatzen dira kontratuak, eta Osakidetzan aldi baterako kontratazio-zerrenden bidez sartzen diren komunitateko profesionalen baldintza berberetan.
Neurri horrekin, Euskal Osasun Zerbitzuak profesional medikoen eskasiari aurre egin nahi dio.
Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailetik iragarri dutenez, orain arte, sei mediku hasi dira lanean Familia Medikuntza, Etxeko Ospitalizazioa, Kirurgia Orokorra eta Digestio Aparatua, Erradiodiagnostikoa, Erreumatologia eta Urologia espezialitateetan.