Ekonomia -

GARRAIO PUBLIKOA

Metro Bilbaok aurreratu egin du goizean Etxebarritik Plentziara eta Kabiezesera doazen lehen trenen ordutegia

Urtarrilaren 13tik aurrera, 05:45ean abiatuko da lehendabiziko trena Etxebarritik Plentziara eta lau minutu geroago, 05:49an, Etxebarritik Kabiezesera. Halaber, eguerdiko trenen (13:50etatik 14:30era) maiztasuna handituko da lanegunetan, hiru minututik bi minutu eta erdira.

Metro Bilbao. Artxiboko argazkia: EFE
Metro Bilbao
Metro Bilbao. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metro Bilbaok Etxebarritik Plentziara eta Kabiezesera doazen lehen trenen ordutegia aurreratuko du, urtarrilaren 13tik aurrera. Halaber, lanegunetan, 13:50etik 14:30era, trenen maiztasuna handituko du.

Zehazki, lehendabiziko trena 5:45ean abiatuko da Etxebarritik Plentziara eta lau minutu geroago, 05:49an, Etxebarritik Kabiezesera. 

Halaber, eguerdiko trenen (13:50etatik 14:30era) maiztasuna handituko du lanegunetan: hiru minututik bi minutu eta erdira. Aldaketa horrekin, eguerdiko maiztasunak goizeko puntako orduetan bezalakoak izango dira.

Ohar batean, Metro Bilbaok adierazi du pandemiaren ostean joan-etorrien kopurua igo egin dela, eta, hortaz, maiztasunak egokitu behar izan dituela "eskari handiagoari erantzuteko, batez ere, lanegunetan eguerdiko tartean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bilbon? Bizkaiko albisteak Metro Bilbao Gizartea Ekonomia Albisteak Gaur Plentzia albisteak Gaurko azken orduko albistea Garraio publikoa gaur Etxebarri albisteak