Ekonomia -

Moves III plana

Eusko Jaurlaritzak abuztura arte luzatu ditu ibilgailu elektrikoentzako laguntzak

Dirulaguntza jaso dezaketen ibilgailuak elektriko hutsak, hibrido entxufagarriak eta erregai-pilaren bidez mugitutakoak dira. Motorrak, turismoak, furgonetak edo ibilgailu astunak izan daitezke.

Auto elektriko baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Auto elektriko baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Auto elektriko baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak uztailaren 31ra arte luzatu du ibilgailu elektrikoak eta kargatzeko zutoinak erosteko Moves III Planeko laguntzak eskatzeko epea, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) jakinarazi duenez.

Dirulaguntza 4.500 eurokoa da ibilgailu elektriko bat erosteagatik. Kopuru hori 7.000 eurora arte handitu daiteke ibilgailu zaharra txatarra botatzeko bada, eta 7.700 eurora irits daiteke 5.000 biztanletik beherako udalerrietan bizi diren edo mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.

Kargatzeko puntuak instalatzeko, berriz, laguntza kostuaren % 80raino irits daiteke 5.000 biztanletik beherako udalerrietan.

Dirulaguntza jaso dezaketen ibilgailuak elektriko hutsak, hibrido entxufagarriak eta erregai-pilaren bidez mugitutakoak dira. Motorrak, turismoak, furgonetak edo ibilgailu astunak izan daitezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Laguntza publikoak Energia berriztagarriei buruzko albisteak Automobilgintza