Ekonomia -

BGAE

Euskadik autonomoentzako pentsio-plan bereziak izango ditu hiru hilabeteren buruan

Hitzarmena Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta Araba, Bilbo eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberetako presidenteek sinatu dute.

Pedro Azpiazu eta Araba, Bilbo eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberetako presidenteak. Argazkia: EFE
Pedro Azpiazu eta Araba, Bilbo eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberetako presidenteak. Argazkia: EFE
Pedro Azpiazu eta Araba, Bilbo eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberetako presidenteak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta Gregorio Rojo Arabako, Jose Ignacio Zudaire Bilboko eta Mauricio Arregui Gipuzkoako merkataritza-ganberetako lehendakariek lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Beren kontura lanean ari diren beharginentzako edo langile autonomoentzako BGAE zehatzak abian jartzen aurreikusi dute . Pentsio-plan horiek hiru hilabeteko epean jarriko dira abian.

Gaur egun, eta Eustaten 2022ko datuen arabera, Euskadin 124.531 autonomo daude.

Ekimen honek kolektibo horrentzako gizarte-aurreikuspen osagarria bultzatu nahi du; izan ere, Gizarte Segurantzan gutxienekoa kotizatu ohi dute behargin horiek, eta, ondorioz, "prestazio eta pentsio murriztuak" izaten dituzte.

Pedro Azpiazuk adierazi duenez, ekimenaren helburua profesional horientzako gizarte-aurreikuspen osagarri bat bultzatzea da, "eraginkorra, kudeaketa-gastuetan doitua, langileak goiz sartuz eta pizgarri fiskalekin, prestazioak Gizarte Segurantzaren pentsioaren modu osagarrian kobratzen badira, hau da, errenta moduan".

Akordio horren arabera, merkataritza-ganberek ekimen hori sortzea eta eratzea sustatuko dute, erregelamendu baten bidez. Horretan, besteak beste, honako hauek jasoko dira: ekarpenen eta prestazioen araubidea eta bazkideari egotzi beharreko gehieneko administrazio-gastuak. Gastu horiek ezin izango dute inoiz plan bakoitzari lotutako ondarearen % 0,5 gainditu. Hitzarmenaren arabera, aurreikuspen-planak egon daitezke autonomoak biltzen dituen elkarte bakoitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Pentsioak