Ekonomia -

GARRAIO PUBLIKOA

Txartel arruntetan eta Barikeko bidaietan % 20ko deskontua kenduko du Metro Bilbaok urtarrilaren 14tik aurrera

Bizkaiko Garraio Patzuergoak erabaki du deskontu hori aldi baterako tarifetara mugatzea, hileko abonuetara esaterako. Hortaz, Metro Bilbaoko tiket arruntak deskonturik gabe geratuko dira egun horretatik aurrera.

Metro Bilbaoko geltoki bat. Argazkia: EFE
Metro Bilbaoko geltoki bat.
Metro Bilbaoko geltoki bat. Argazkia: EFE

IKER GOMEZ | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtarrilaren 14tik aurrera, Bizkaiko Garraio Partzuergoak metro-txartelei aplikatzen zien % 20ko deskontua aldi baterako tarifetara mugatuko da, hileko abonuetara, esaterako.  Horrela, Metro Bilbaoko tiket arruntak eta Barik txartelarekin ordaindutakoak deskonturik gabe geratuko dira data horretatik aurrera.

Hala erabaki du Bizkaiko Garraio Partzuergoaren kontseilu nagusiak. Orain, metroko txartela zein preziotan geratuko den jakiteko, bidaia horiei Espainiako Gobernuak iragarritako % 30eko deskontua aplikatuko zaion ala ez argitu beharko da. Izan ere, deskontua izan ahal izateko, Espainiako Gobernuak baldintza bat jarri du: autonomia erkidegoek % 20ko bonifikazioa gehitzea, deskontua % 50ekoa izateko.

Horrela, CTBko kontseilu nagusiak atzo erabaki zuen Metro Bilbaoko bidaia guztietan % 50eko deskontua indarrean mantentzea urtarrilaren 13ra arte soilik, 2023ko uztaileko lehen egunetan aplikatu gabeko deskontua konpentsatzeko. Hilaren 14tik aurrera, aldi baterako tarifa ez den guztian % 20ko deskontua kenduko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Metro Bilbao Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Garraio publikoa Dirulaguntzak Euskadin