Ekonomia -

EAE-KO AURREKONTUAK

ELAk EAEko aurrekontuak errefusatu, eta "gizartearen haserrea antolatzen" jarraituko duela ohartarazi du

Sindikatuaren arabera, aurrekontuek "Urkulluren marka daramate: inertzia, autokonplazentzia eta propaganda", eta "ez da egia aurrekontuak historiako altuenak direnik", % 2,7 handituko baitira, inflazioaren azpitik, beraz.

ELAren manifestazioa, gaur Bilbon. @ELAsindikatua
ELAren manifestazioa, gaur Bilbon. @ELAsindikatua
ELAren manifestazioa, gaur Bilbon. @ELAsindikatua

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiaren ustez, Eusko Jaurlaritzaren 2024rako aurrekontuek "Urkulluren marka daramate: inertzia, autokonplazentzia eta propaganda", eta ohartarazi du sindikatuak "gizartearen haserrea eta ezinegona" antolatzen jarraituko duela, "ontzat ematen ez duen" politika baten aurrean.

ELAko buruzagiak EAJri aurpegiratu dio ELAri egoztea "ezinegon sozial artifiziala" sortzea Osakidetzak urtebeterako hitzorduak ematen dituenean, "etxebizitza duin bat hilean 1.000 euro azpitik alokatu ezin denean edo egoitza bateko plaza bat urtean batez beste 16.000 euro baino gehiago kostatzen denean".

"Ez dira inoren asmakizunak, jendearen arazoak konpontzetik baino gizartearen beharrizanekin negozioa egiten dutenengandik, botere ekonomikoarengandik, askoz gertuago dagoen gobernu baten politiken ondorio den errealitate baten adibide dira", adierazi du.

ELAren arabera, "ez da egia aurrekontuak historiako altuenak direnik", % 2,7 handituko baitira; inflazioaren azpitik, beraz. 

"Ez da egia aurrekontuak historian izan diren handienak direnik. Urtero istorio bera errepikatzen zaigu, baina hori erdi egia besterik ez da, benetan ezkutatu egiten baita aurrekontua inflazioa baino gutxiago" haziko dela. Murgiak Osakidetza aipatu du bereziki, sail honetarako gastua % 0,37 baino ez baita handituko: "Aurrekontu honek bermatuko du osasun sistemaren arazoak areagotu egingo direla".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza ELA Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak EAEko Aurrekontuak