Ekonomia -

AURREIKUSPEN EKONOMIKOAK

Confebaskek % 1,6ko hazkundea aurreikusten du datorren urterako, eta langabezia-tasa % 7ra jaistea

Patronalaren iritziz, datorren urteko lehenengo hilabeteak "oso lauak" izango dira, baina pixkanaka "dinamismo handiagoa" espero du.

Tamara Yague, Confebaskeko presidentea. Argazkia: EFE
Tamara Yague, Confebaskeko presidentea
Tamara Yague, Confebaskeko presidentea. Argazkia: EFE

IKER GOMEZ | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Confebaskek % 1,6ko hazkundea aurreikusten du Euskal Autonomia Erkideko ekonomian 2024. urterako, baina hazkunde hori "arrisku ugariren menpe" egongo dela ohartarazi du. Horrez, aurreikuspenak okertu ditzakeela gaineratu du Confebaskek. 

Datorren urteko lehen hilabeteetan, hazkundeak "oso laua" izaten jarraituko du, patronalaren esanetan. Baina, urteak aurrera egin ahala, "dinamismo handiago bati emango dio bidea", Confebasken iritziz.

Enpleguari dagokionez, langabezia-tasa % 7ra jaistea espero du Confebaskek, Gizarte Segurantzan 13.000 afiliatu gehiago izanda. 

Bestalde, Confebaskek bere kezka agertu du zenbait faktoreren aurrean, tartean "lan kostuen hazkunde handia", langile kualifikatuak aurkitzeko "arazoak", errentagarritasunaren murrizketa eta banku finantzaketa lortzeko "zailtasuna eta garestitzea". 

2023. urteari begira, Confebaskek uste du euskal ekonomiak % 1,6ko hazkundearekin itxiko duela urtea. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Confebask Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak