Ekonomia -

Garraioa

Bizkaiko Aldundiak izoztu egingo ditu kamiointzako bide-sariak 2024an

Gainera, Txorierriko ordainlekuak ez dira oraindik martxan jarriko, eta atzeratu egin dute proiektua. Gainerako ibilgailuentzat, bide-sarien prezioa % 3 igoko da.

Kamioiak. Argazkia: EITB
Kamioiak. Argazkia: EITB
Kamioiak. Argazkia: EITB

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Aldundiak iragarri du izoztu egingo dituela kamioientzako bide-sariak 2024an, eutsi egingo diela erabileragatik edo gutxiago kontsumitzen duten ibilgailuentzako deskontuei, eta atzeratu egingo dela Txorierrin ordainlekuak jartzeko proiektua (2024ko erdialdetik aurrera).

Garraiolariei laguntzeko asmoz, era berean, 1,5 milioi euroko inbertsioa egingo du Aldundiak sektorearen segurtasuna, lehiakortasuna, digitalizazioa eta jasangarritasuna hobetzeko.

Hala eta guztiz ere, Imanol Pradales Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko diputatuak jakinarazi du gainerako ibilgailuentzat % 3koa izango dela bide-sariaren prezioen gorakada, Aldundiko Gobernu Kontseiluak onartutako dekretuan oinarrituta. Hilabeteko gehienezko gastuak berdin jarraituko du 36 euroan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Bizkaiko Foru Aldundia azken orduko albisteak Gatazkak garraio sektorean