Ekonomia -

AURREIKUSPEN EKONOMIKOAK 2024

Bizkaiko ekonomia % 2 inguru haziko dela aurreikusi du Bilboko Merkataritza Ganberak

% 1,4 eta % 1,5 arteko hazkundearekin amaituko da aurtengo urtea, eta 2024rako hazkunde "oso neurritsua" espero da.

Langileak kalean lanean. Artxiboko argazkia: EFE
Langileak kalean lanean
Langileak kalean lanean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Merkataritza Ganberak gaur zabaldutako aurreikuspenen arabera, Bizkaiko ekonomia % 1,4 eta % 1,5 artean haziko da aurten, eta datorren urterako hazkunde "oso neurritsua" iragarri du, % 1,9 eta % 2 artean.

Jose Ignacio Zudaire eta Mikel Arieta-araunabeña Bilboko Merkataritza Ganberako presidenteak eta idazkari nagusiak Bizkaiko ekonomiaren inguruko analisia aurkeztu dute, gaur goizean, Bilbon, egin duten prentsaurrekoan.

Aurkezpenean Zudairek azpimarratu duenez, aurtengo urtea definitzen duen hitza "dezelerazioa" da eta datorren urterako hazkunde "oso neurritsua" iragarri du, "agertoki zail batean".

Bizkaiko enpresa gehienek (% 79) uste dute datorren urtean egoera "egonkorra" edo "positiboagoa" izango dela, eta "nahikoa baikor" mintzatu dira "hazkunde txikiak" aurreikusten baitituzte. Eraikuntza eta merkataritza sektoreak ditu aurreikuspen ezkorrenak, eta industriak, berriz, onenak. Enpleguari dagokionez, lau enpresatik hiruk langileak mantentzea espero dute eta, aitzitik, % 8k langileak murriztea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Bizkaia Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Enpresak