Ekonomia -

Lan gatazka

Anbulantzietako langileek hiru greba egun dituzte, gaurtik hasita, negoziazioan "aurrepausorik ez dagoelako"

Lehenengo greba egunean, lanuztearen balorazio "positiboa" egin du ELA sindikatuak, "Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzu neurrigabeak gorabehera".

Gaurko Gasteizko manifestazioa. Argazkia: LAB
Gaurko Gasteizko manifestazioa
Gaurko Gasteizko manifestazioa. Argazkia: LAB

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako anbulantzia zerbitzuak aste honetarako deitutako hiru eguneko grebari hasiera eman diote gaur.

Lehenengo egun honetan, lanuztearen balorazio "positiboa" egin du ELAk, "Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzu neurrigabeak gorabehera".

ELA, USO, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek deitu dute greba asteazkenerako, ostegunerako eta ostiralerako, EAEko hiru lurraldeetan, negoziazio bileretan "aurrerapausorik egon ez delako".

Hain zuzen ere, aldarrikatzen dute azpikontratatutako beharginek Osasun Ordezkaritzaren menpe dauden langileen lan baldintza berberak izatea.

Gaurkoan, Bilboko Zorrotza auzoko anbulantzien basean hasi dute manifestazioa, Gurutzetako ospitalerako bidea hartuta, eta Barakaldon eta Gasteizen ere egin dute protesta.

Biharko, hainbat mobilizazio deitu dituzte: manifestazioak egingo dituzte Bilboko Arriaga plazan, Donostia Ospitalean eta EITBren Gasteizko egoitzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Lan gatazkak