Ekonomia -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Tapiak "guztiz egingarritzat" jo du klima aldaketaren legea otsailerako onartzea

Urteroko aurrekontuaren % 2,5 klima gaietara bideratzeko EH Bilduk egindako proposamenaz mintzo, aurreratu du zuzenketa aztertuko dutela, baina ez zaiola arazo bat iruditzen "zenbaki bat jartzea".

Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretarako sailburua
Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretarako sailburua
Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretarako sailburua

play icon 27:12

LUZIA ZUGADI LASA | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretarako sailburua, gaurkotasun ekonomikoari helduta, besteak beste, Klima Aldaketa eta Trantsizio Energetikorako Lege proiektuaz aritu da goizean Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Bertan adierazi du "guztiz egingarria" dela lege hori otsailerako onartzea.

"Lan asko egin dugu dagoeneko. Ostiralean bukatu zen zuzenketetarako epea. Oposizioko alderdiek ez dute osoko zuzenketarik aurkeztu, beraz, ponentzia aste honetan bertan era liteke. Hori horrela bada, denboraz gabiltza otsailean onartu ahal izateko", esan du.

Aurretik, baina, zuzenketak aztertu behar dituztela azpimarratu du, iritzita adostasunetara iritsiko direla. "Guretzat garrantzitsua da babes gehiago lortzea, eta horretarako lan egin behar dugu. Herri honek lege hori behar du", nabarmendu du.

Urteroko aurrekontuaren % 2,5 klima gaietara bideratzeko EH Bilduk egindako proposamenaz mintzo, aurreratu du zuzenketa aztertuko dutela. "Jasangarritasun energetikoaren legea onartu zenean, aipatzen zen administrazioak hainbat lan egin beharko zituela, nahiz eta ez dagoen horretara bideratutako zenbaki jakin bat zehaztuta. Hortaz, ez zait arazo bat iruditzen zenbakiak jartzea", zehaztu du.

Gaia nolabait aldatuta, eta Arabako Abeltzainen Elkarteak egindako salaketaren harira, onartu du badirela lurrak erosi edo alokatzeko interesa duten enpresak. "Jazarpenaren berri ez dugu, baina kontuan izan behar dugu enpresa batek lursailak erosi nahi dituenean erabiltzen dituen moduak askotan nekazaritza mundutik kanpo erabiltzen diren moduak direla", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketaren albisteak EAJ-PNV Bizkaia Eusko Jaurlaritza berriak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Euskadi Irratia Larrialdi klimatikoa 2024 Hidrogeno berdea Energia kontsumoa