Ekonomia -

AURREKONTUAK

Arabako Foru Aldundiak 2024rako aurrekontu proiektua erretiratu du eta aurtengoak luzatuko ditu

EAJk eta PSE-EEk osatutako foru gobernuak, gutxienez, oposizioko alderdi baten babesa behar zuen aurrekontuak onartzeko.

Ramiro Gonzalez Arabako Batzar Nagusietan. Artxiboko argazkia: EFE
Ramiro Gonzalez Arabako Batzar Nagusietan
Ramiro Gonzalez Arabako Batzar Nagusietan. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako foru gobernuak 2024rako aurrekontu proiektua erretiratu du eta, hortaz, aurtengo aurrekontuak luzatuko ditu. Izan ere, gutxiengoan dagoen gobernuak ez du babes nahikorik lortu aurrekontuak onartzeko.

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak eta Itziar Gonzalo Ogasun eta Finantza diputatuak agiri bat bidali dute Batzar Nagusietara, foru gobernuak 2024rako aurrekontu proiektua erretiratu egiten duela jakinarazteko.

EAJk eta PSE-EEk osatutako foru gobernuak, gutxienez, oposizioko alderdi baten babesa behar zuen aurrekontuak onartzeko.

Atzo, Elkarrekin koalizioak iragarri zuen aurrekontu proiektuaren kontrako botoa emango zuela, foru gobernuarekin lortutako aurreakordioa baztertu egin zutelako koalizioa osatzen duten alderdiek. Ildo beretik, PPk aurrekontuen aurkako jarrera adierazi du. Gauzak horrela, babes nahikorik ez zuela jakitun, aurtengo kontuak luzatuko ditu Ramiro Gonzalez buru duen gobernuak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PNV-EAJ Araba Alderdi politikoak bideoak Ekonomia berriak EH Bildu Araba PSE-EE Araba PP Araba Arabako Ahaldun nagusia Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Euskadiko Podemos-eko albisteak Aurrekontuen azken ordukoa Arabako Foru Aldundia azken ordukoa