Ekonomia -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Greba itunpeko ikastetxeetan; TAO berria Bilbon eta "Artxipielagoa", azken denboraldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 11, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Greba itunpeko ikastetxeetan: ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek EAEko gizarte ekimeneko ikastetxeetan (itunpeko sarea) aste honetarako deituta dauden bost greba egunetan parte hartzeko deia egin diete langileei, lan hitzarmen berriaren alde. Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalekin negoziazioa ez atzera ez aurrera dagoela, Hezkuntza Saileko arduradunekin bildu ziren sindikatuak, baina ez zuten aurrerapenik lortu.
-TAO berria Bilbon: Gertek enpresa emakidadunak beharrezko proba guztiak egin ostean, gaur ezarriko dute Bilbon TAO zerbitzu berria. TAO zerbitzu berriak aldaketak dakartza. Gaur egun, aparkatzeko eremua 16 gunetan banatuta dago. Ordenantza berriarekin, egoiliarren bereizgarriak esleitzeko, espazioa koadrantetan banatuko da, eta koadrante bakoitzari eremu bat egokitu zaio. Koadranteko bizilagunek eremu horretan aparkatu ahal izango dute.
-"Artxipielagoa", azken denboraldia: "Artxipelagoa" audio-trilogiaren azken denboraldiaren aurrestreinaldia egingo da. Bertan izango dira, besteak beste, Maite Goñi EITB Mediako Audio eta Digital zuzendaria, Ainhoa Etxebeste EITBPodkast proiektuaren arduraduna eta "Artxipelagoa"ren lantaldeko hainbat kide.