Ekonomia -

ENERGIA

Gasolina urteko prezio baxuenera jaitsi da

Batez besteko prezioa 1,572 euroan dago Espainiako Estatuan, eta gasolioaren kasuan, 1,543 euroan, bederatzigarren astez jarraian behera egin ostean.

Gasolindegia. Argazkia: EITB
Gasolindegia. Argazkia: EITB
Gasolindegia. Argazkia: EITB

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erregaien prezioak behera egiten jarraitzen du Espainiako Estatuan. Aurreko astean gasolinaren prezioa 1,572 euroan kokatu da, batez beste, urteko mailarik baxuenean, % 0,82ko beherakadari esker.

Gainera, Europar Batasunaren azken Petrolio Buletinaren arabera (Espainiako Estatuko 11.400 gasolindegiren datuak jasotzen ditu), gasolio litroa batez beste 1,543 euroan saldu dute azaroaren 28tik abenduaren 4ra, astebete lehenago baino % 1 merkeago.

Hala eta guztiz ere, batez besteko prezioari dagozkion datuak dira, ez da erabiltzaileek ordaintzen dutena.

Hori horrela, irailaren amaieratik hamargarren astez jarraian merkatu da gasolinaren prezioa, eta bederatzigarren astez jarraian gasolioarena. Hilabete batean, gasolina eta gasolioa % 4,5 eta % 5,9 merkatu dira, hurrenez hurren; 2022ko ekainean erregistratutako prezioekin alderatuta (orduan izan ziren garestien), % 19 eta % 18,8 merkeago daude.

Europar Batasunean, batez beste, gasolina litroak 1,704 euro balio du, eta gasolio litroak, 1,683.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Gasolinaren prezioaren igoera Energia