Ekonomia -

Lan istripua

Langile bat hil da Leitzako abeletxe batean, intoxikatuta

Biktimarekin batera, minda hobi batean beharrean ari zen bigarren behargin bat —46 urteko gizonezkoa— ospitalera eraman behar izan dute.

Istripua gertatu den lekua. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Istripua gertatu den lekua
Istripua gertatu den lekua. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

74 urteko gizon bat hil da Leitzako abeletxe batean, intoxikatuta, minda hobi batean lanean ari zela, eta bigarren langile bat —46 urteko gizonezkoa— ospitalera eraman behar izan dute.

Sos Nafarroak 11:36an jaso du abisua, eta mediku talde bat bidali du istripua gertatu den lekura. Bi anbulantzia, suhiltzaileak eta foruzainak bertaratu dira, baina heldu direnerako gizona hilda zegoen.

Gorriztaran auzoan jazo da ezbeharra, abeletxe bateko minda hobi batean barruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Abeltzaintza