Ekonomia -
Lan gatazka
Greba mugagabea deitu dute Gipuzkoako garbiketa eta zabor bilketa sektorean
Hamaika hilabetez negoziatzen aritu ostean, hitzarmenaren berritzea "blokeatuta" dago, ELAk ohar baten bidez jakinarazi duenez. Hartara, Aselip eta Serbitzu S.L. patronalei ohartarazi die abenduaren 11ko bileran egoera "desblokeatzeko" aukera izango dutela.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
ELAk —kaleko garbiketan eta zabor bilketan gehiengoa duen sindikatua—, LABekin, CCOOrekin eta UGTrekin batera, greba mugagabea deitu du sektore horretan, abenduaren 20tik aurrera. 1.500 langilerengan izango du eragina lanuzteak.
Hamaika hilabetez negoziatzen aritu ostean, hitzarmenaren berritzea "blokeatuta" dago, ELAk ohar baten bidez jakinarazi duenez. Hartara, Aselip eta Serbitzu S.L. patronalei ohartarazi die abenduaren 11ko bileran egoera "desblokeatzeko" aukera izango dutela.
Akordiorik lortu ezean, grebari ekingo diote, ELAk aurreratu duenez.
Patronalaren jarrera aldatze aldera, udalen eta mankomunitateen esku-hartzea exijitu dute sindikatuek, "zerbitzu horien ardura haiei dagokielako".
Hain zuzen ere, txanda kontratua hobetzea, soldatak KPIaren arabera igotzea eta lan kategoriak egokitzea eskatzen dute sindikatuek.